Frankfurteko Automobil Erakusketa

Frankfurteko Automobil Erakusketa
Irudia
2007
Map
Motaautomobil erakusketa
gertaera errepikakor
Indarraldi1897ko irailaren 30a - 
KokalekuFrankfurteko Erakustazoka
Hanover Fairground (en) Itzuli
HerrialdeaAlemania
AntolatzaileaVerband der Automobilindustrie (en) Itzuli

Webguneiaa.de
Facebook: IAAmobility Twitter: iaamobility Instagram: iaamobility LinkedIn: iaashow Youtube: UChGybnBWCu8U2LI-76nTjUA TikTok: iaamobility Edit the value on Wikidata

Frankfurteko Automobil Erakusketa, alemanez Internationale Automobil-Ausstellung (IAA – Nazioarteko Automobil Erakusketa) izenez ezagutzen dena, irailean edo urrian Frankfurt am Main-en (Alemania) egiten den automobil erakusketa da. Europako erakusketa garrantzitsuenetako bat da, Paris eta Genevakoekin batera.

Erakusketa Alemaniako Automobil Fabrikatzaileen Elkarteak antolatzen du (alemanez: Verband der Automobilindustrie). Ohikoa da Audi, BMW, Mercedes-Benz eta Volkswagen alemaniar markek, baita erdi tokiko Ford, Opel eta Volkswagen Taldearen filialek (Seat eta Škoda) nobedade garrantzitsuak aurkeztea erakusketa honetan.

1951n egin zen Frankfurteko Automobil Erakusketaren lehen edizioa (IAAren aurreko edizioek beste leku batzuk izan zituzten). Urte bakoitietan bakarrik ospatzen da, Parisko Erakusketarekin txandakatuz. 67. edizioa 2017ko irailaren 14tik 24ra egin zen eta 810.400 parte hartzaile erregistratu ziren. [1]

  1. Statistics Visitors and Exhibitors IAA Cars 2017. IAA 2017ko irailaren 25a.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy